Karlismoari buruzko azalpenak (2007)

Berria

28/10/2007

Jesús Mª Aragón Samanes

Zuzendari jauna:

Karlismoari buruz BERRIA egunkarian, igandea 2007ko uztailaren 22a, Urtzi Urrutikoetxeak idatzitakoaz ariko naiz oraingo honetan.

Azkenaldiotan karlismoaren erreferentzia edozeinen ahotan dago, Nafarroako egungo egoera politikoan are gehiago, eta ez beti onerako.

Urliak eskuineko muturrean jartzen du (Manchako sasi jakintsu Bono horrek, adibidez). sendiak oraindik armak erabiltzen dituztenen ondoan kokatzen du (Rosa Montero. Arturo Perez Reverte…); PSN karlistez josita dagoela esaten duenik ere bada. Azkenurrena, eta hariari helduz, Urtzi Urrutikoetxearena dugu; bere Larrepetit-etik esan du Euskal Karlismoa Turkian gobernatzen duen alderdi islamista moderatuaren antzekoa dela; larregi, txo!. Hizkuntz minorizatuekiko jarreran ere bai? Edozertarako balio omen du karlismoaren aipuak.

Egia erdi bat, erdi egia bat da, besterik ez; eta bi egia erdiek ez dute lortzen egia bat izaten; izan ere, jakina denez, osotasuna zatien gehitzea baino gehiago da.

Bere aukeraz baliatzen da beren lekuan jartzeko besteak (Urtzik nahi duen lekuan, jakina!). Horrela, pasarteko hasieran, Turkiako alderdi islamista moderatu a eta Ataturkzale nazionalistak etsai amorratuak dira; baina pasarteko bukaeran lotsagabeko portaera berbera dute; harrigarria!; edo ez horrenbeste?

Horregatik karlistok esaten dugu ez garela nazionalistak; izan ere, nazionalismoaren mamian, ideologia moduan hartuta, jakobinismoa du sorburua. Begiratu, bestela, Frantziako Iraultzari: «Frantzia da nazioa»; edo 1812koPepa iraultzaile espainolari: «Espainia da nazioa». Frantziaren kalkoa.

Karlistoi, plurala erabiltzea gustatzen zaigu: Frantziak, Espainiak…

Nazionalismoa ideologia moduan, gizarte eta lurralde antolakuntza politiko gisa hartuta, jakobinista da, zentralista da. Horren aurrean, Karlismoa ez da «Tradizionalismo zabalagoa»; zer da hori? Karlismoa herrien batasunaren alde dago; itun baten bidez, libreki eta berdintasun mailan lortutako batasuna, alegia. Horrek Federalismoa du izena, Autogestioaren fruitu umatua, lurralde politiko antolakuntzan. Horregatik borrokatu zuen, iraganean, Foruen defentsan Karlismoak, eta helburu berberarekin jarduten dugu, egun ere. Horregatik Estatu espainiarra ez da Frantzia bezain zentralista, ziur egon. Karlismoa gutxiesten duenak, bere argazkia eta ezjakintasuna uzten ditu agerian, ez Karlismoarena. Karlismoaren gainean hitz egiterakoan, galdetu Euskal Herriko Karlista Alderdiari (EKAri), mesedez. Argitasunagatik besterik ez bada ere.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s