Jainkoari erreguz, beharrari mailuz

Jesús María Aragón eta Feliciano Vélez

Euskal Herriko Karlista Alderdiko kideak

Bizitzak, noizbehinka, aurpegi atsegina erakusten digu; irribarrea oparitzen digu, eta gisa horretan berarekin adiskidetzeko aukera ematen digu, unean unekoa gozatu eta disfrutatzeko. Hori da egunotan Alderdi Karlistako kideoi gertatzen zaiguna, eta gizarteko gainerako jendearekin banatu nahi dugu gure poza. Izan ere, zuzenbide auzitegiek indarkeriaren kaltetutzat hartu dituzte Ricardo eta Aniano, biak ere doilorki erailak Montejurra, 76an. Guretzat agerikoa zenak (alderdiko nire adiskideen deiadarra, baita Herri Karlistako nire anai-arrebena ere, edo nire familia den eta sufritzen duen Gizateriarena) izan du azkenean bere oihartzuna.

Bada bere burua indarkeriaren kaltetu edo biktimatzat duen erakunde bat, bereak eta bi agintzen zituen bat buru duena, eta baita beste erakunde batzuek ere inolako ahaleginik egin ez dutenak aitorpen hori, behingoz, publikoa izan dadin. Ez bedi uler kaltetuen aurkako gaitzespen modura, horiek ziurtatua dute nire elkartasuna, baita Alderdi Karlistako nire kideena ere. Euren agintariez ari naiz, diru laguntzetako sosak alferrik xahutzen baitituzte bazkari ederrak egiten, edo euren buruari izena eta propaganda eman nahian; guztia, idatzizko eta ikus-entzunezko hedabideen arreta lortzeko asmoarekin. Horiek bai, horiek, besteren oilategia zaintzen duten azeriak!Batzuon etengabeko lanak eta gertakarien egiari atxikitzen jakiteak, ordea, nahi genuen ondorioa ekarri du, eta pozik gaude gauzak hala. Jende xumeak ere eduki beharko dugu, bada, alaitasunen bat aldian behin! Erdal esaerak argi azaltzen du: Jainkoari erreguz, beharrari mailuz.Indarkeriaren kaltetu batzuk izan baziren, indarkeriazale batzuek sortu zituztelako izan zen.

Alderdi Karlistak argitaratutako liburuan, baita, nahi genuen arren, betikoek gerta ez zedin lortu zuten epaiketa publikoaren sumarioan ere, ondorengoak agertzen dira: Fraga, Della Chiaie, Suarez, Sixto de Borbón Parma, Jean Pierre Cherid, Arturo Márquez de Prado  eta baita beste doilor asko eta asko, denak ere uztarrian lotzeko modukoak; horiek eraso ziguten arma hilgarriekin. Euren ardura maila bat dator ia ekimen kriminalean parte hartzearekin: izan ekimenez, izan ezjakintasunez; esate baterako, orduan «herri ordenaren Aginteak» deiturikoen utzikeria izugarria, erasotzaileak aldeztu baitzituzten azkenean. Beraz, Alfonso Osorio xelebrearen aho zikinetik ateratako hitz laztan haietatik gezurra franko: «Animoak berotu izana eta kideen arteko liskarra», alegia. Gisa horretako pertsonak Historiaren juizioan babesten dira euren adinkideei kontu ez emateko; hots, guri (izaki historiko zehatzak) kontu ez emateko, jende xumeok bitartean ahalegin egin behar dugu gure eskubidea errespetatu dezaten, ez etsi eta ez utzi beti nahi dutena egin dezaten. Eta poztasun garaia denez, ez dut nire egingo maldizio hau: «eror dadila odola zuen buru gainetara, zuon semealaben buruetara, eta zuon ondorengoen ondorengoen buruetara»; izan ere, jende bihotzgabe eta zital horrek ez nau urrats bat ere okertuko nire izate karlistatik. Hargatik, hots egiten dut hemendik batu eta ateak parez pare ireki ditzagun, eskutik hartuta igaro daitezen erosotasunez Zuzenbidea eta haren senide Bakea. Ez etsi sekula ahalegin horretan, anai-arrebok! Ez bitez ondorengotu belaunaldiz belaunaldi guk, eta lehenago gure gurasoek, pairatu ditugun estualdiak, betiko berberek eginak gainera. Ez etsi sekula!

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s