Zer da Demokrazia? eta Zuk galdetzen didazu?

Jesús Mª Aragón

Demokrazia = botoen kontaketa ekuazioa ez da guztiz zuzena. Demokraziaren mamia ez datza eta botoen kontaketa soilik; horrela izango balitz diktadura baten antzekoa izango litzateke, oihanaren legearen menpe izango ginateke, hau da, indarraren legearen pean, hots, zenbakiaren handiagoarenaren pean. Honek, gutxiengoekin harremanak erabaki ditzake, haiekin bukatzetik  beren “bizitza barkatzeraino”, baina, kasu honetan lortzeko gai diren bilakaera propioa oztopatzen.

Demokrazia parte hartzea da, errespetuzko elkarrizketa, eta euspena, gehiegikeriatan ez erortzeko ahulenekiko, gutxiengoekiko.

Demokraziak, konkista baino, autodomeinuarekin zerikusi handiagoa du.

Demokraziak ikuspuntu desberdinak errespetatzen ditu, etika honekin engaiaturik dago, eta nazioarteko zuzenbidea zaintzeaz gain giza eskubideen defentsa du ikur.

Gure artean ia-ia guztiok konbentziturik gaude demokraziaren ontasunez, eta gure bizitza osoan zehar  ipar Amerikako Estatu Batuak jarraitzeko eredua zirela entzun dugun leloa da; baina nire ustez, denbora batean egia izan zitekeena,, egun, dagoeneko, ez da egia, beren barruko, hala nola kanpoko praktika politikoa demokratikoa ez delako.

Barrutian, Mcarthy senatorearen “sorgin ehiza”ren antzera, eta terrorismoaren aitzakiaz, kritika murrizten duena eta tortura ahalbidetzen duen legea indarrean dago: “patriot act”, delakoa; honekin, hiritarrei izutzeaz gain, babesgabeagoak uzten die Estatuaren aurrean; ez da harritzekoa hauteskundeetan erroldaren erdiak parte ez hartzea. Hiritarrak bere izate politikoa laga du eta bere etxean geratzen da; dena den, honekin ez dira konpontzen beren arazoak eta estresaturik bizi da neoliberalismoa  nagusi delako  eta berarekin batera txirotasuna eta baztertze gune ugari agertzen dira, batez ere osasuna eta heziketa arlotan.

Kanpoko praktika politikoari dagokionez, gezurretan dabiltza eta zenbait naziori  eraso egin diote ( Vietnam, Irak…), eta borrokatzen esaten duten terrorismoaren hazkundea lortu dute; halaber, aitzakia berberarekin xantaia egiten diete nazio ahulei eta arazoekin ( Pakistan, Europako ekialdekoei….), bere “zori” ( txarra ) uzten diote beste batzuri ( maremotoa Indonesian ), nazioarteko zuzenbidea apurtzen dute ( Guantánamo kartzela, CIAren bahiketak, ezkutuko kartzelak…), eta “lotsako murruak” eraikitzen dituzte eta eraikitzen laguntzen dute ( Israelek Palestinan ).

Hau guztiagatik esaten dut Estatu Batuen praktika politikoa ez dela demokratikoa, bíztanle gehiengoaren parte hartzea afera publikoetan ez dutelako errazten, eta, aldiz, boteretsuen etekin ekonomikoei egiten diete mesede ( Mikrosoft, petrolio konpainiak, kimika, botika, hegazki eta arma industria, dumping nekazaritzan…).

Ingalaterra eta Israelek, Estatu Batuen sateliteak,  orpoz orpo jarraitzen diete gezurretan, tortura ahalbidetzen duten lege murrizatailetan, baita lotsagabeko murruak eraikitzen ere ( Eurotunela, Palestina…)

Adibide moduan, Israelgo enbaxadoreak, Espainian, europeen kexa ahulen aurrean , Libanoaren inbasioarekiko, bere buruari galdetzen zion erretorika y ziniko eran: zein da erantzun egokia jazotako arazoari?; eta erantzuten zuen: ba, egiten ari garena, hain juxtu ere ( Libanoa suntsitu eta ez gudulari libanoarrak hil ). Nacionalista eta sionista izaki, bere liburu “nazionala” irakurriko balu, bertan aurkituko luke erantzun egokia: “begia begi truk, hortza hortz truk”; muga hau gainditzen duen guztia gehiegikeria hutsa da eta gehiegikerien kiribila ahalbidetzen du.

Gure artean, oraindik Estatu Batuak eredutzat hartzen duena, ere, bada; horrela, PPren nazioarteko politikaren arduradunak, Londresko metroan terrorista britanikoek eginiko sarraskiari buruz hitz eginez, beren arraza sorburua eta erlijioa nabararazi zituen eta gaineratzen zuen Sartaldean dugun kontzeptua nazionalitateaz edo hiritartasunaz berrikusi egin beharko genuke zeren leialtasun pertsonala beste kausa batzuen zerbitzura izan litekeen, eta ez lan eta bizi den nazioaren zerbitzura. Lasaitasun handiz  bere burua aurkeztu dezake adibidetzat; izan ere, PPren kide esanguratsu izaten den heinean, sutasun handiagoarekin defenditzen ditu gringoen interesak, espainolenak baino ( Iraki erasoa, eta nazio arte mailan egindako kritikak Espaniako Gobernuari Iraketik tropak erratiratzeagatik ). Hark, eta bera bezalakoek, esaten dute normala dela lagunen alde egon; baina denak du muga eta ezin da lagundu inori krimena egitera, gaizkide, partaide, ez baldin banahi izan.

Hau guztiagatik bada garaia Europak har dezala  bazterrean utzitako giza eskubideen lekukoa eta beso sendoaz goian eramatea mundu guztiak ikustea eta jarraitzea.

Demokraziak, ahalik eta hiritar gehienen parte hartzea ahalbidetzen du, bizitza soziopolitikoan, oinarrizkoa den aukeren berdintasuna lortzeko bai politikan, bai ekonomian, bai lanean, bai bizitza sozialean, baita legearen aurrean ere, pobrezia, zokoraketa eta getoen sorrera , ase ezaren sorburua, ekiditeko, hala nola turkoburu bihurtzeko arriskua alboratzeko, bizitza soziopolitikoan frustrazioak sortzen direnean.

Demokraziak, bakoitzaren engaiamendua eskatzen du zeren betirako ez den, zaintzen ez bada; eta ez kanpoko etsaiengatik ( urrutitik ikusten zaie etortzen ), barruko hiritaren apatiagatik baizik. Izan ere, Einstenek esana dago: “bizitza oso arriskutsua da; ez gaizkia egiten duten pertsonengatik, zer pasatuko den daudenengatik, baizik”.

Demokraziaren defentsarik hoberena bizitza politikoan parte hartzea da, bakoitzaren erantzukizuna hiritarrekiko uko egin gabe.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s